XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta horrela, garagardoa edan ondoren, elkarrekin hara eta hona ibili garenean, ez dugu deus egin, fisikoki behintzat, zeren pentsamenduz... ez bainuke horrenbesterik esango.

Eta nik ez dakit zergatik gertatu den horrela, edo ni lotsatiegia naizelako, edo Maider ez delako nik uste bezain lizuna.

Andreak zerbait eskaini dit baina ez da osorik eskaini, eta ni ez naiz gehiago eskatzera ausartu.

Bestela balitz, zer gerta zitekeen?.

Begiak ikaraz hertsi ditut.

Behar bada, hobe da honela.

Itsasuntzira bihurtzeko banandu egin gara, bakoitza bide ezberdinetik hel zedin, eta horrela, era gris eta triste batez bukatu da hasiera batetan hainbeste amets zoro sortu erazi zidan abentura.

Baina orain, untzian, ikusten dut Maiderrekin igarotako denbora ez dela alferrikakoa izan, zeren besterekin hain goitik eta harro agertzen den begirada hura, niretzat bestelakoa baita, malizios, biok zerbait ezkutu, zerbait ilunen kide bagina bezala.

Eta begirada sorgin hau atsegin zaidalako, harengandik hurbilago senti erazten nauelako, adierazten zail egiten zaidan plazerra ematen didalako, elkarrekin topo egiteko aukera bilatzen ari naiz, untzian maiz agertzen ez dudan lan nahia erakutsiz eta joan etorriak ugaltzen ditudalarik.

Arreta berdina, baina alderantziz, erabiltzen ari naiz bigarren ofizialearekin: (...).